XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILA.Hezkuntza-Sailordetzaren 1984.eko Apirilaren 13ko ERABAKIA, Batxilerreko Katedradun-Sailean sartzeko 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz deia egindako lehiaketa-norgehiagokako saioaldiak gainditu zituzten lehiakideek
Hezkuntza-Sailaren 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz (Martxoaren 21eko E.H.A.A.) Batxillerreko Katedradun Sailean sartzeko norgehiagoka-lehiaketarako deia egiten zen.
Aipatutako Aginduaren III Oinarriko 11. idaz-zatian ohartemandako saioaldia bukatuta eta 12.ean jarritakoaren arauera.
Sailordetza honek, honako hauek erabakitzen ditu:
1. 1988.eko Irailaren 30eko Aginduz (Urriaren 24ko E.H.A.A.), saioaldiko ordezko mailako herrilanari izendatutako nahaikideek saioaldian
2. Erabaki hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hogeita hamar laneguneko epe bat hasiaraztea, aurreko idaz-zatian onartuak izan diren nahikideek, deiaren gai izandako Aginduaren III Oinarri-Araueko 12. atalean jarritakoaren agiripaperak aurkez ditzaten.
3. Eskatzen zaizkien agiripaperak aurkeztu ez edo arauz jarritako epeaz kanpo bidal ditzaten saio-aldiko herri-lanariek ez dute Batxillerreko Katedradun Irakasle Sailean sartzerik izango.
4. Erabaki honen aurka, doakienek dagokion birrabiatze-eskea sartu ahal izango dute, erabaki hau argitara dadinetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Jakin dezazun diotsut hori Jn. T. A. horri.
Jainkoak gorde zaitzala Jn. T. A. hori.
Gasteiz, 1984eko Apirilak 18.
Hezkuntza-Sailburuordea, PEDRO MENDIETA GARMENDIA.
ZERBITZUEN ARTEZKARI Jn. T. A.
Hezkuntza-Sailordetzaren 1984.eko Apirilaren 18ko ERABAKIA, Batxilerreko Atxikitako Irakaslegoan sartzeko 1988.eko Martxoaren 18ko Aginduz deia egindako lehiaketa eta norgehiagoka-saioak gainditu zituzten norgeiagokariak, saio-aldian